AIARA FESTEK 2026

BIGARREN EDIZIOKO KARTELA IRAGARRI DU

AIARA FESTEK 2026 BIGARREN EDIZIOKO KARTELA IRAGARRI DU

Aiara Festek bigarren edizio bat ospatuko du maiatzaren 29 eta 30ean Amurrion paisaia berde eta naturaz inguratuta, Euskal Herriko udaberriko ezinbesteko hitzordu musikal bezela finkatuz. Lehen edizioaren arrakastaren ondoren, musika, inguru natural eta kultura batzen dituen proposamen artistiko indartsu eta desberdin batekin bueltatzen da. 

El Refor esparrua galaz jantziko da, gertuko, pilaketarik gabeko eta ondo zaindutako giroan bi kontzertu-egun hartzeko, non publikoaren esperientzia musikatik haratago doan. Jaialdiak jasangarritasunarekin, ingurunearekiko errespetuarekin eta baliozko gastronomia proposamen batekin duen konpromisoa mantentzen du, Aiara Fest-en identitatearen ezinbesteko gakoa. 

Bigarren edizio honetako kartelburu bezala Su Ta Gar, La Pegatina, Dubioza Kolektiv eta Biznaga ditu; belaunaldi eta musika-ikuspegi desberdinak ordezkatzen dituzten lau izen, baina zuzenekoarekin duten lotura estua eta osagai sozial zein emozional handia partekatzen dutenak.

Haiekin batera, jaialdiak egitarau zabal eta eklektikoa izango du, non rockak, punkak, musika mestizoak, indie-ak, eszena urbanoko joera berriak eta sustraietako soinuek topagune bat izango duten; besteak beste, Süne, Sanguijuelas del Guadiana, Janus Lester, Javi Medina, Merina Gris, Mirua, Sobrezero, El Jose, Niña Coyote eta Chico Tornado, Sr. Lobezno eta Gwa Ya bezalako izenak topa ditzakegu kartelean. 

Ingurune idiliko batean finkatuta, Amurrio Aiaraldearen parte da, naturaren edertasunagatik ezaguna den eskualde bat, mendi, ibai eta basoz inguratuta. Duen kokapen estrategikoak erraztu egiten du Euskadiko hainbat tokitatik iristea. Gasteiztik 35 kilometrora, Bilbotik 30 kilometrora eta Donostiatik ordubete eskasera. Gainera, errepide eta garraio publiko bidezko konexio onak ditu, eta guzti horrek Aiara Fest publikoarentzat jaialdi eroso eta eskuragarria bihurtzen du.

Aiara Fest-erako sarrerak, asteartea abenduak 16 eguerdiko 12:00etan egongo dira eskuragarri eta www.aiarafest.com webgunean eskuratu ahal izango dira. 

Bigarren edizio honekin, Aiara Festek naturaz inguraturiko kalitatezko musika esperientzia baten aldeko apostua egiten du, lehen mailako kartel bat eta ingurune berezi baten konbinazioa egiten, gozamenari, gertutasunari eta lekuarekiko errespetuari lehentasuna ematen dion filosofiarekin.

Compartir

Artículos relacionados

INVERFEST – LEON BENAVENTE

EVA AMARAL, IVÁN FERREIRO, NACHO VEGAS Y HINDS, ENTRE LOS INVITADOS DEL FESTÍN DE LEÓN BENAVENTE EN INVERFEST....

PARQUESVR

PARQUESVR PRESENTAN "ESO ES LO QUE VIVIMOS", SEGUNDO ADELANTO DE SU CUARTO ÁLBUM; A LA VEZ QUE AGOTAN SU PRIMERA RIVIERA CON DOS MESES DE ANTELACIÓN...